Informações:
Sinopsis
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Episodios
-
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota
26/10/2024 Duración: 55minGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...
-
Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz
12/10/2024 Duración: 55min1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...
-
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa
05/10/2024 Duración: 51minGaresera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...
-
4.Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin
22/06/2024 Duración: 55minPortugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera emateaz batera, irrati-urteari ere amaiera emango diogunez, irailera arte etengo dugu gure 9koa. Ba ote dakizu nork osatu duen oraingoa? ...
-
Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan
15/06/2024 Duración: 54minAmasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena....
-
Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua
08/06/2024 Duración: 51minGaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua....
-
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak
25/05/2024 Duración: 55minGipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?...
-
Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa
18/05/2024 Duración: 55minZuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu....
-
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak
11/05/2024 Duración: 48minEkin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....
-
Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde
04/05/2024 Duración: 57minBiriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen....
-
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa
27/04/2024 Duración: 54minAzpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....
-
Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu
20/04/2024 Duración: 54minAndoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
-
Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale
13/04/2024 Duración: 53minAner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan....
-
Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak
30/03/2024 Duración: 55minLaudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...
-
Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak
23/03/2024 Duración: 53minAroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...
-
Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz
16/03/2024 Duración: 56minOrdu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....
-
Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak
17/02/2024 Duración: 51min2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
-
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak
03/02/2024 Duración: 53minTolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
-
Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako
16/12/2023 Duración: 53minFinalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
-
Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa
02/12/2023 Duración: 51minGaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...